XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Au Anabixenta au! Egun zoriontsua guzientzat.

Mikele - Gure ezkontzara, emen zaudeten guziok etortzea nai genuke.

Pantxo - Eztaiak eta nere Amerika'rako joatea, azken agurra, batean egingo ditugu.

Migel Mari - Pestak, batera baño bitan egitea obe izaten da.

Anabixenta - Naigo nuke paseak ba'leude.

-Gure gizonak pestarako beti gertu.

- Neri berriz trixtura ematen didate.

Nikolas - Guk, biotza gazteago gordetzen degula esan nai du orrek.

Anabixenta - Gazteago... edo gogorragoa....

Pantxo - Nola nai ere, dabillela urte askotan.

- Eta emen gauden guziok onik bildu gaitezela berriz ere etxe ontan, pake ederrean.

(Anabixenta itzegiten ezin asmaturik malkoa dario, eta Mikele ta Juli'k besarkatzen dute)

(Gizonezkoak kutsuturik elkarren artean esku-estutzea, bizkarreko ta diosal egiten diote Pantxo'ri).